Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteari "aurrerapauso garrantzitsua" iruditzen zaio Christiane Taubirak egindako adierazpena, baina tentuz hartu du: "Oraingoz, hitzak baino ez dira".
Hala ere, elkarteak gezurtatu egin du Mont de Marsaneko espetxera —Euskal Herritik gertuen dagoen Frantziako Estatuko kartzelara— hurbilketa "sistematikorik edo puntualik" egin izana: "Sakabanaketak ohituta gauzkan ohiko lekualdaketei erantzuten diete soilik azken mugimenduek".
Etxerat-ek gogorarazi du Frantziako Estatuetako kartzeletan "oraindik ere urraketa anitz" izaten dutela euskal preso politikoek eta beren senideek. Ibon Fernandez Iradiren kasua nabarmendu du.