Estanis Etxaburu eta Ilargi Jaunarena Etxerateko kideek 2005ean euskal presoen senide eta lagunek"sakabanaketa politikaren ondorioz" 29 istripu izan dituztela azaldu dute. Istripu horiek zauri oso larriak zein arinak eragin dituztela azaldu dute baita gastu izugarria ere. Horren harira, Etxerat-ek azaldu du hilero bataz beste 1.728, 79 euroko gastua izan dutela presoen senide eta lagunek.
Euskal presoek 2005ean jasan duten egoerari buruzko datuak ere jakinarazi dituzte. Besteak beste presoen bizi baldintzak salatu dituzte: Konfidantzazko medikuei espetxeetara sartzea debaekatu diete, lau presotatik hiru lehenengo graduan (errejimen ertsiena)sailkatuta dituzte, horietako %25 inguru isolamendu galeriatan daude…
Madrilek eta Parisek 2005ean ere euskal presoei sakabanaketa, bakartzea, bizi baldintza gogorrak eta bizi arteko zigorrak ezartzen jarraitu dutela salatu dute. Etxeraten ustez, politika horrek “egunetik egunera bortizkiago kolpatzen ditu preso eta senideak”.
Euskal Presoak
Etxerat-ek norbanako ororen konpromisoa eskatu du "Euskal Presoak Euskal Herrira deiadarra errealitate bilakatu dadin"
Etxerat euskal preso, errefuxiatu eta deportatuen senitartekoen elkarteak 2005.urteko balantzea egin du gaur. Istripu, gastu, sakabanaketa, eskubide eta aberren gaineko datuak azaldu dituzte, besteak beste. Era berean, "konpromisoak hartzeko" eskatu diote Euskal Herritar orori. Hori dela eta, gaur ilunztean Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburuetan egingo diren elkarretaratzeetan zein urtarrilaren 7rako antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu