EUSKAL PRESOAK

Etxerat-ek ostiralean aurkeztuko du 'Gaitz isilduak' dokumentala, Donostian

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoei buruzko dokumentala da. Larri diren hamalau presoren familien errealitatea islatzen du. Bideoa: dokumentalaren aurrerapena. [YouTube]http://youtu.be/E8UoabAkfQ4[/YouTube]

2012ko uztailaren 17a
17:08
Entzun

Etxerat-ek ostiralean egingo du gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen inguruko Gaitz isilduak dokumentalaren aurkezpena. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko areto nagusian izango da, eguerdiko 12:00etan.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau presoren senideen testigantzekin osatu dute filma. "Hamalau gaixotasun, hamalau egoera, hamalau bizipen", Etxeratek ohar baten bidez adierazi duenez. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten arren, espetxean jarraitzen duten presoak dira denak. "Hamalau kasu hauetan presoen oinarrizko eskubideak urratuak izaten ari direla ikusten da, eta senideek egoera hauen aurrean sentitzen duten ezintasuna sentitu daiteke", zehaztu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.