Euskal presoak

Etxerat-ek preso eta senideen egoera eramango du Europako Parlamentura

Europako eragile eta alderdiekin bilduko dira martxoan, presoen eskubideen urraketen berri emateko.

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean giza kateak egin zituen Etxerat-ek iaz, zapiekin. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Berria
2015eko otsailaren 20a
18:08
Entzun

Etxerat elkartearen ordezkaritza bat Europako Parlamentuan izango da martxoan. Han, Europako eragile eta alderdiekin harreman erronda bat egingo du, "euskal preso politikoek eta haien senideek sistematikoki pairatzen duten giza eskubideen urraketaren berri emateko".

Etxerat-eko kideek Bruselan izango duten agendaren berri emango dute igande eguerdian, Donostiako Bakearen Etxean, Aieteko jauregian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.