Euskal presoak

Etxerat-ek salatu du bere kontrako "presioa areagotzen" ari direla

Ostegunean Gasteizko egoitzara "ustez lapurretara" sartu izana "ez da kasualitatea" izan, presoen senideen elkartearen iritzian.

2011ko abuztuaren 9a
17:51
Entzun

Etxerat euskal preso eta iheslarien senideen elkarteak salatu duenez, bere aurkako "presioa areagotzen" ari dira, eta horren adibidetzat jarri du joan den ostegunean Gasteizko egoitzara "ustez lapurretara" sartu izana. Etxerat-ek egundoko presio politiko eta mediatikoa jasotako astean egoitzan sartzea ez da kasualitatea izan".

Bi ordenagailu eta dirua lapurtu zizkieten, Oihana Lizaso eta Jose Angel Aramendi elkarteko kideek gaur Gasteizen bertan esandakoaren arabera.

"Isunen, erasoen eta kriminalizazio eta zigortze saioen aurrean kezka" agertu dute, baina azpimarratu dute presoen eskubideen aldeko ekimenak ugaritzen ari direla. Eragileei Etxerat-en lana babesteko eskatu diete.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.