lapurreta

Etxerat-ek salatu du Gasteizko egoitzako ordenagailuak lapurtu dizkiotela

Azken egunetan euskal preso politikoen kolektiboa jasaten ari den "jarraipen mediatikoa" salatu du.

2011ko abuztuaren 5a
15:59
Entzun

Etxerat-ek jakinarazi duenez, Gasteizko bere egoitzan lapurreta egin dute. Atzo 20:00ak aldera bizilagun batek udaltzainei deitu zien sarrerako atea "lehertuta" zegoela ikusi zuelako; horiek, berriz, Ertzaintzari deitu zioten. Suhiltzaileei abisua pasa eta lapurreta bat izan zela ziurtatu zutenean lokala zigilatu zuten.

Etxerat-ek salatu du ez dutela lapurretaren berri izan gaur goizera arte, ez Udaltzaingoak ezta Ertzaintzak ere ez die gertatutakoaren berri eman.

Egoitzara sartzean ikusi ahal izan dute ordenagailuak lapurtu dituztela. Etxerat-ek azken egunetan euskal preso politikoen kolektiboa jasaten ari den "jarraipen mediatikoa" salatu du; batez ere PPren aldetik, zehaztu dute. EAEko PPko presidente Antonio Basagoitik Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanori "demokrazia prostituitzen duen proxeneta" deitu zion atz,o eta Zeledonen jaitsierara Etxerat-eko kideak joan izana kritikatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.