EUSKAL PRESOAK

Etxerat-ek salatu du hiru presok hilabeteak daramatzatela Tarascongo espetxera eraman zain

Euren egoeraz ohartarazteko, protestan ari dira Marseillako presondegian.

2014ko abuztuaren 12a
19:46
Entzun

Zuhaitz Errasti, Asier Ezeiza eta Ekaitz Sirvent presoak Tarascongo espetxean dira egotekoak, baina, Etxerat elkarteak salatu duenez, hilabeteak daramatzate Marseillako kartzelan, hara eraman gabe. Ezeiza maiatzean eraman zuten Marseillara; Errasti, ekainean; eta Sirvent, uztailean.

Etxerat-ek azaldu duenez, baldintza txarretan daude hiru presoak, eta ez dute egonkortasunik: "Haien eguneroko bizitza baldintzatuta dago, besteak beste, preso gazteen moduluan daudelako, baina egoera honek, adibidez, bisitak ere baldintzatzen dizkie".

Egoera horren kontra protesta egiten ari dira Marseillako kartzelako euskal presoak. Blokeoak egin dituzte patioan, eta zigortu egin dituzte horregatik. Bi aste zigor ziegan igaro ostean, berriz ere zigor ziegara eraman dituzte beste hamalau egunerako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.