Presoak

Etxerat-ek senideen azken istripuak salatu ditu

"Paradoxikoki, oraingoan zortea izan dugula esan genezake, ez delako hildakorik izan, zaurituak baizik. Ez dakiguna da zer gertatuko den datorren asteburuan, edo hurrengoan",Estanis Etxabururen hitzak dira. Etxerat-ek Regina Maiztegi euskal presoaren hiru senidek asteburuan izaniko istripua salatu du eta Frantziako eta Espainiako gobernuak egin ditu halako istripuen arduradun.

2006ko ekainaren 6a
20:02
Entzun
Etxerat-en ustez "haien agindu xume bat" nahikoa da presoak herriratzeko eta Frantziako eta Espainiako gobernuek ez dute horrelakorik egin "eta gaur hiru senide ospitalean daude Madrilen".



Donostian eginiko agerraldian Madrilgo bi ospitaletan diren hiru lehengusuen egoeraren berri eman du Txaro Maiztegik, Regina Maiztegi presoaren ahizpak. Roberto, Mikel eta Jesus Mari Argarate ez dira gertatutakoaz gogoratzen. Lehena anbulantzian eraman zuten ospitalera, beste biak helikopteroz. Ebakuntza «gogorra» egin diote Mikeli, eta zaintzapean 15 egun egin beharko ditu Madrilgo 12 de Octubre ospitalean, gutxienez. Hainbat hezur hautsita eta politraumatismoak dituzte beste bi lagunek, eta batek ebakuntza beharko du.

Aurten senideek 11 istripu izan dituztela salatu du eta sakabanaketak 38 lagun hil dituela gogorarazi du. Espetxe politika aldatzeko kopuru horrek zenbaterainokoa izan behar ote duen galdetu du. «Senideon testigantza beti bera da. Egoera ez da aldatu, ez bada okerrera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.