Presoak

Etxerat-eko ordezkariak hartu ditu Kataluniako Legebiltzarreko presidenteak

Ernest Benach Kataluniako Legebiltzarreko presidentearekin bildu dira gaur Etxerat euskal preso politikoen aldeko elkarteko kideak Bartzelonan. Espainiako Gobernuak euskal presoekin darabilen politika salatzen duen txosten bat eman diote Etxerat-eko ordezkariek Benachi, eta, halaber, sakabanaketaren kontrako adierazpen publiko bat egin dezala eskatu diote.

2004ko urtarrilaren 9a
16:08
Entzun
Etxerat-eko kideak Europan zehar bira egiten ari dira euskal preso politikoen egoera salatzeko; gainera, martxak irauten duen bitartean baraualdia egiten ari dira.

Talde batBartzelonan dago baraualdian, Grazia auzoko Virreina plazan. Hain zuzen ere, talde hori da gaur Benachekin bildu dena. Benachekin ez ezik, Kataluniako Arartekoarekin, CiUko legebiltzarkideekin, Kazetarien Elkargoko buruarekin eta Bartzelonako Auzo Elkarteetako Federazioko arduradunekin izan dituzte harremanak Etxerat-eko kideek. Auzo Elkarteetako Federazioak atxikimendua agertu dio Etxerat-ek egindako salaketa txostenari.

Beste talde batzuk Europako beste zenbait lekutan dira; hala nola, Bruselan, Genevan, Milanen zein Parisen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.