"Euskal Herriaren eta euskal preso politikoen arteko zilborreste" diren guztiak "zorigaiztoko tonbolako parte" izatera kondenatuta daudela esan dute Etxerateko ordezkariek, bisitara bidean izaten diren istripuei erreferentzia eginaz. Hala ere, horrela izaten jarraituko dutela azpimarratu dute, presoak ez dituztela "sekula bakarrik utziko" argi esanaz.
PSOEren esku dagoen Espainiako Gobernuaren jarrera berriaz asko hitzegin dela azaldu dute, eta Gobernu horrek sakabanaketa politikarekin amaitzeko aukera egokia duela azpimarratu. Baina, ez dela horrela izan eta Gallizok euskal presoen senide eta lagunak"hiltzen" jarraitzeko asmoa duela argi azaldu zuela salatu dute.
Horregaitik, Leo Estebanen heriotza eta duela bi aste lau senidek jasandako istripua azkenak izatea espero dutela esan dute, baina azpimarratu dutenez, horretarako ezinbestekoa da eukal presoak Euskal Herriko kartzeletara ekartzea.
Beraz, sakabanaketa politikarekin amaitu nahi duten guztiek hileroko azken ostiraletan hitzordua dutela gogorarazi dute, auzo, herri eta hiriburuetan egiten diren elkarretaratzeetan.
Euskal Presoak
Etxerat: "Gallizok argi esan du gu hiltzen jarraitzeko asmoa dutela"
Etxeratek Espainiako Espetxeetako Zuzendari Mercedes Gallizoren adierazpenak salatu ditu —ez zuela kartzela politika aldatzeko asmotik esan zuen—. Espainiako Gobernuak "mendeku eta gorroto politikan sakontzen jarraitzeko asmoa" duela salatu dute, eta horrek sufrimendu gehiago besterik ez dakarrela azpimarratu dute. Urtea hasi zenetik, presoen hainbat senidek istripuak izan dituztela gogorarazi dute, eta "sakabanaketa politikak jarraitzen duen bitartean istripu gehiago izango direla iragarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu