LOIUKO ERASOA

Etxerat: "Loiun gertatutakoak ez dio ekarpenik egiten konponbideari"

Sarek nabarmendu du "iraganeko inongo errezetak" ez duela laguntzen gatazkaren konponbidean.

Loiun herenegun erretako autobusak. LUIS TEJIDO / EFE
2014ko abuztuaren 22a
10:33
Entzun

Preso gaixoak askatzeko eskatzeko Loiun bost autobus kiskali zituztela eta, balorazioa egin du Etxerat elkarteak. Nabarmendu du erasoak ez duela "ekarpenik egiten edota konponbidean ezertan laguntzen", eta kezka agertu du gertatutakoaren inguruan. Halaber, azaldu du elkarteak lanean jarraituko duela "bake jokaleku bat" lortzeko eta "herritar guztientzat giza eskubideak lortzeko".

Jaurlaritzak "gaitzespen argia" eskatu zien atzo "iraganean gaitzespenik egin ez zutenei" eta "oharrean jasotako aldarrikapen berberak dituzten elkarteei". Hori ikusirik, Etxerat-ek gogorarazi du elkarteko kideek ez dutela aukeratu presoen senide izatea eta, hala ere, egungo espetxe politikaren bidez euren eskubideak eta presoenak urratzen dituztela. "Egungo egoeraren larritasunak oraingoz aintzat hartu ez diren erabaki politiko ausartak eskatzen ditu", gaineratu du.

Sarek, berriz, azaldu du "erabat bereizten" dela Loiuko erasotik: "Aro berri batean dago euskal jendartea, eta, guztion aktibazioaren bitartez euskal preso eta iheslari guztien eskubideak errespetatu behar direla irmoki aldarrikatuz, haiek etxeratzearen aldeko bidean indarrak elkartu, sustatu eta eraiki behar ditugu; guztiok".

Gatazkari irtenbide bat emateko bidean, "iraganeko inongo errezetak" ez duela laguntzen azaldu du: "Ezta afera larri baten aurrean norabide bakarreko exijentziak luzatzeak ere".4

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.