Oihane Ozamiz etaa Pitxu Coto Etxerat euskal presoen senideen elkarteko ordezkariek larunbateko manifestaziora joateko dei egin diete euskal herritarrei, "espetxe politikari 'ez' erraldoia esateko".
Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen alde lelopean izango da ekimena, Etxeratek berak deituta, Bilbon (Aita Donostia plaza, 17:30). Dagoeneko hainbat eragile politikoren eta zibilen babesa jaso du: ELArena, LABena, Eilasena, Aralarrena, ezker abertzalearena, hainbat idazlerena, EHUko hainbat langilerena, hainbat bertsolarirena eta medikuntza arloan diharduten bi elkarterena.
Azaroaren 15ean Tolosan (Gipuzkoa) egindako IX. Batzar Nazionalean deitu zuen manifestazioa, "euskal presoek bizi duten egoera salatzeko" asmoz. "Denon artean elkartasun uholde bat sortu behar dugu, euskal preso politikoen eskubideak gehiago zapal ez ditzaten".
Haren ustez, Espainiako eta Frantziako espetxe politikek Euskal Herrian "sufrimendu arrasto luzea" utzi dute: "Sakabanaketa, bizi osorako zigorra, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ez askatzea, bakartzea, mehatxuak, kolpeak, irainak, jipoiak, komunikazioen bortxaketa etengabea eta lekualdatze erabat arbitrarioak eguneroko ogia dira euskal preso politikoentzat. Asteburu oro milaka lagun heriotzaren korridore etengabe batean sartzen ditu sakabanaketak, 40 minutuko bisita bat egiteko edozein errepide bazterretan bizia galtzeko arrisku bizian".
Gainera, azken hilabeteotan euskal presoen senideen aurkako neurriak gogortu egin dituzte. "Kontrolak bidaietan, mehatxuak, irainak, kriminalizazioa, argazkiak erakusteko debekua eta Etxerat bera legez kanpo uzteko eskaria mahai gainean daude".
Hala, 2010erako "konpromiso zehatzak" hartzeko eskatu die Etxeratek eragileei, egoera larria dela iritzita.
euskal presoak
Etxeratek larunbateko manifestazioan "espetxe politikari 'ez' erraldoia" esateko eskatu du
Bilbon izango da ekimena (17:30), 'Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen alde' lelopean. 2010ean "konpromiso zehatzak" hartu behar direla dio presoen senideen elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu