Etxerat presoen senideen elkarteak "guztiz" webgune berritua dauka gaurtik: www.etxerat.info. Presoei buruzko datuak, txostenak, elkartearen ekimenak eta ikus-entzunezkoak daude bertan, besteak beste.
"Berrikuntza une historikoan dator. Sakabanaketa politikak hogei urte bete dituen honetan, Etxerat garai berrietara moldatzeko ahalegin egiten saiatuko da", dio elkarteak. Presoen-eta berri jakiteko webgune hori "ezinbesteko tresna" dela deritzo.
euskal presoak
Etxeratek webgune berria dauka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu