Etxerat presoen senideen elkartea maiatzean udaletxeetako, Foru Aldundietako eta Nafarroako Legebiltzarreko hautetsigaiekin egoten ari da presoen eskubideen aldeko dekalogoaz. Gaur goizean, Bilbon, Josu Jon Imaz EAJren EBBren presidentearekin ez ezik, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko eta Xabier Agirre Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusigai jeltzaleekin egoteko aukera izan dute.
“Euskal preso politikoen egoera ezin larriagoak bultzatu gaitu dekalogoa aurkeztera”, diote Etxeratekoek.
Presoen senideen elkarteak emandako datuen arabera, hamabi presok gaixotasun sendaezinak izan arren, ez dituzte askatzen, eta osasun eskubidea ere urratzen diete; 150 preso inguruk kalean beharko lukete, zigorren hiru laurdenak beteta dituztelako... "Espainiako eta Frantziako estatuek gure eta gure senideen sufrimendua bultzatuz herri honen etorkizuna bahitzeko darabilten salbuespeneko neurria amaitzeko, mundu guztiaren konpromisoak behar ditugu”.
Argazkian, Imaz eta Etxerateko kide bat gaur, Bilbon.
Euskal presoak
Etxeratekoak EAJkoekin, presoen eskubideen dekalogoaz
Gaur Josu Jon Imaz, eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko eta Xabier Agirre Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusigai jeltzaleekin egoteko aukera izan dute. "Euskal preso politikoen egoera ezin larriagoak bultzatu gaitu dekalogoa aurkeztera”, diote Etxeratekoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu