Etxeratze agindua berritzeko eskea egin du Nafarroako Gobernuak

Abuztuaren 12a bitartean luzatzeko eskatu dio Nafarroako Auzitegi Nagusiari, egoera epidemiologikoak hala eskatzen duela argudiatuta

arantxa iraola
2021eko abuztuaren 3a
16:40
Entzun

Beste astebete; abuztuaren 12ra arte luzatu nahi du Nafarroako Gobernuak epidemiologikoki arrisku oso handikoak diren herrialdeko tokietan etxeratze agindua. Neurri horrek 01:00etik 06:00etara kalean ibiltzea galarazten du larunbatetan eta igandeetan, jai egunetan, eta usadioz herrietan festak ospatzen diren egunetan eta jai horien bezperatan. Neurri hori hartzeko eskumenik ez du Nafarroako Gobernuak, eta aurrekoetan egin duen eran, eskea egin dio Nafarroako Auzitegi Nagusiari.

Neurri hori ezartzeko, epidemiologia aldetik honako irizpideen hauen barruan egon behar dute herriek; 100.000 biztanleko hamalau eguneko intzidentzia metatuak 250 handiagoa izan behar du; zazpi egunera begira, 125etik gorakoa izan behar du.

Nafarroako Gobernuak ohartarazi du epidemiaren «intzidentzia» oso handia dela oraindik, eta erietxeetan ere agerikoa dela horren «presioa»; horregatik deritzo ezinbesteko etxeratze agindua oraindik indarrean izatea. Onartu du, hain zuzen, erietxeetako ohiko jardunari eta COVID-19k eragindakoari eusteko «oreka» zailean ari direla ja egun. Delta aldaerarekin ere lotu dute, «kutsakorragoa» dela argudiatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.