Caritas erakundeak gaur jakinarazi du Bilbon etxerik gabeko gizonezko bat zendu dela, hotzagatik. 'Carlos' izena zuen gizonak, eta hilaren 15ean hil zen, Basurtuko erietxean, "ordu batzuk lehenago Errekalde auzoan osasun zerbitzuek oso-oso txarto zela jaso ostean".
Caritasen arabera, gertaera horrek adierazten du etxerik gabe lagunak arrunt baldintza eskasetan bizi direla. "Gizarte batek bere bizilagun denak zaintzeko gai izan behar du; batez ere, ahulenak".