Generoa eta etxebizitza

Etxerik gabekoen artean ikusezinagoak dira emakumeak, nahiz eta gehiago izan

EAEko bizitegi bazterketa larriaren fenomenoa genero ikuspuntutik ikusita txostena aurkeztu dute Emakundek eta SiiS Ikerketa eta Dokumentazio Zentroak.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Joseba Zulaika SiiS-eko zuzendaria, txostenaren aurkezpenean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 19a
07:37
Entzun

Etxebizitzarik gabeko pertsonen egoera genero ikuspuntutik aztertu dute Emakundek eta SiiS Ikerketa eta Dokumentazio Zentroak. Gaur aurkeztu dituzte txostena eta ondorio nagusiak Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Joseba Zalakain SiiSen zuzendariak. Nabarmendu dute ikerketetan emakumeen presentzia gutxitzeko joera izan dela, eta bazterketa jasaten duten emakumeak gehiago direla, nahiz eta ikusezinagoak izan.

Emakumeek ikerketetan daukaten presentzia hainbat kausarekin lotu dute: gizonezkoen esperientziak erreferentzia hartuta analizatzeko joera; definizio murriztaileak erabiltzea, hau da, etxerik ez izatea gaua kalean edo aterpeetan igarotzearekin lotzea soilik; eta etxegabetasuna ezkutatzeko joera, emakumeen kasuan, zehazki.

Kasu horien ikusezintasuna ere ikerketako ondorio nagusietako bat da. Emakumeen kasuak agerian ez egotearekin lotzen dute. Hots, ez direla kalean edo aterpetxeetan bizi. Senideren edo lagunen baten etxean lo egiten dute, edo ostatua zaintza zerbitzuen truke lortzen; baita bikote harreman gatazkatsu batekin jarraitu ere, etxe gabe ez gelditzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.