Etxetik botatzearen aurka talde bat sortu dute hainbat eragilek Gipuzkoan

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Hipoteka ordaindu ezin dutela-eta etxetik kanporatzen dituztenen egoera salatzeko, elkarte bat sortu dute Gipuzkoan. Kanporatze horiek etetea izango du xede nagusietakoa. Elkartea sortu duten taldeen artean daude, besteak beste, M-15 mugimendua, Benetako Demokrazia Orain eta Kepasakonlakasa.

Elkarteko kideek salatu dute egunean lau kanporatze izaten direla Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Hala, banku, aurrezki kutxa eta epaileen jarrera salatu dute, batez ere. «Inongo zalantzarik izan gabe, jendea etxetik kanpo uzten dute, eta bizi osorako zor baten zamarekin». Hala, etxe eskubidea aldarrikatzeko, manifestazio bat egingo dute igandean Donostian. Protesta 18:00etan hasiko da, Bulebarrean. Etxebizitza duin baten alde, alquiler social ya izango da leloa. Manifestazioarekin bat egin dute Plataforma Antikapitalistak, CNTk, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Malen Etxea elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.