Goizeko zazpi eta erdiak inguruan Ertzaintzak dei bat jaso du itsasadarrean, Areetan, gorpu bat zegoela esanez. Zenbait ertzain eta Gurutza Gorriko kideak joan dira esandako tokira, eta zortziak inguruan atera dute hilotza uretatik. Zendutakoaren senitartekoek identifikatu dute gorpua, eta joan den larunbatetik etxetik falta zen Sestaoko gizonezkoarena dela baiezttu dute; hau da, 73 urteko F.G.G.rena.
Etxetik desagertu zen egun berean gizonezko horren arropak eta gauzak Benediktako kai muturrean aurkitu zituzten, eta larunbatean bertan hasi zituen Ertzaintzak ibaian bilaketa lanak.
Heriotza
Etxetik falta zen Sestaoko gizon bat hilotz aurkitu dute
Bilboko itsasadarrean, Areeta parean, aurkitu dute joan den larunbatetik etxetik falta zen 73 urteko gizonezkoaren gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu