POLITIKA

Etzi amaituko da elkartasun astea, Milango manifestazioarekin

Aste osoan 80 ekimen baino gehiago egn dituzte 18 herrialdetan, Askapenak antolatuta. Besteak beste, 'Egunkaria auziaz' hitzaldiak izan dira Irlandan.

2010eko otsailaren 18a
18:27
Entzun
Askapenak antolatutako elkartasun astea etzi, larunbatez, amaituko da Milanen (Italia) egingo duten manifestazioarekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, Euskal Herriarekin lotutako taldeak ez ezik, han izango dira Palestinako, Kurdistango eta Abya-Yalako gatazkekin solidarizatutako taldeak. Askapenak iragarri du euskal presoek leku nabaria izango dutela manifestazioan, haien argazkiak eramango dituztenez gero.

Aste osoan 80 ekimen baino gehiago egin dituzte 18 herrialdetan. Askapeneko Ruben Sanchezen esanetan, elkartasun asteak erakutsi du Euskal Herria ez dagoela "bakarrik eta isolaturik". "Urtez urte lagun gehiagok adierazten du herri honekiko elkartasuna, nahiz eta sarritan herri ezberdinetako gure lagunek ere kriminalizazio eta intoxikazio mediatikoak pairatu behar izaten dituzten".

Hainbat taldek hartu dute parte ekimenean, tartean Egunkaria auziari buruzkoak. Ainara Mendiolak azaldu du Irlandan eman dutela auziaren berri. Derryn, Belfasten eta Dublinen eman zituzten hitzaldiak, eta, haren arabera, "interes handia" sortu zuten, batez ere ikasleen artean. Mendiolak dioenez, Euskal Herrian erantzuna sortzen dute =Egunkaria=i-ren itxieraren moduko neurriek, baina zailagoa da atzerrian halakorik izatea. "Informazio gutxi eta oso lerratua zabaltzen da nazioartean, eta hedabideek gutxitan kontrastatzen dute informazio hori". Gertatutakoaren berri emateko baliatu dituzte, hartara, elkartasun astearen baitako hitzaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.