Eudel uzteko keinua egin dute PSEko zinegotziek
BILBO. «Jarrera alderdikoia» aldatzen ez badu eta «adostasunera itzultzen ez bada», Eudel Euskadiko Udalen Elkartea utziko dutela adierazi diote PSE-EEko zinegotziek elkarteko presidente Jokin Bildarratzi (EAJ). Alkateei eta zinegotziei igorritako gutun batean, Eudelek «estrategia politiko bat» markatzen duela eta «adostu ez diren gogoetak» aurkezten dituela salatu dute PSE-EEko zinegotziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu