Eudel uzteko mehatxu eginda PSEko hautetsiak itxurakerian ari direla adierazi du Egibarrek

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Eudel udalen elkartetik irteteko PSE-EEko hautetsiek egindako mehatxuari ez dio sinesgarritasunik eman Joseba Egibarrek, EAJren GBBko buruak. Haren arabera, itxurak egiten ari dira hautetsi horiek: «Sozialistek ez dute horrelakorik edo antzekorik egingo. Beharra daukate irudikatzeko nolabaiteko zentzagarria eman nahi diotela Eudeleko presidenteari». PSE-EEko kideek herenegun Jokin Bildarratz Eudeleko buruari oharra egin zioten: «jarrera alderdikoia» ez uztekotan Eudel uztea aztertuko zutela. Udal Legea dago auziaren jatorrian. Bildarratzek Jaurlaritzari egotzi dio behar adina ez egitea lege hori onartzeko. PSE-EEko ordezkari Txarli Prietok erantzun dio legea «aurreratuxea» duela Jaurlaritzak eta hori badakiela Bildarratzek. Auzia konpontzeko ahalegina eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.