politika

Eudel zuzentzeko akordioa sinatu dute EAJ, PSE eta PPk

Batzorde exekutiboko hamar kide EAJkoak izango dira, hiru PSEkoak eta bi PPkoak. Bilduk haien jarrera salatu du.

2011ko irailaren 12a
16:04
Entzun

Eudel EAEko udalen elkartea zuzentzeko batzordearen osaketari buruzko hitzarmena sinatu dute gaur goizean Bilbon EAJ, PSE-EE eta PPk, jeltzaleen egoitzan, PPko iturriek Efe berri agentziari esan diotenez. Hiru alderdiek zerrenda bateratua aurkeztuko dute Eudelen, eta Ibone Bengoetxea Bilboko zinegotzia (EAJ) izango du buru.

Hamabost kide ditu haien zerrendak —horrenbeste lagunek osatzen dute elkarteko batzorde exekutiboa—, eta horietatik hamar EAJkoak dira, hiru PSEkoak eta bi PPkoak.

Halaber, lurralde batzordeetako hautagaitzak ere adostu dituzte: Arabako burua Javier Maroto (PP) Gasteizko alkatea izango da, Bizkaikoa Imanol Landa (EAJ) Getxoko alkatea eta Gipuzkoako Miguel de los Toyos (PSE) Eibarko alkatea.

Bihar bukatuko da hautagaitzak aurkezteko epea, eta batzar nagusia hilaren 20an izango da, Durangon.

Bilduk EAJ, PSE eta PPk egindako akordioa salatu du, "Eudeleko zuzendaritzatik kanpo" utzi dutelako. Maiatzaren 22ko udal hauteskundeen arabera, Bilduk dauzka zinegotzi gehien EAEn.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.