Eudelek maskaren erabilera indartzeko eskatu du

Euskadiko Udalen Elkarteak jakinarazpen bat bidali die alkateei.

Jedea Donostiako kaleetan maskarak jantzita. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2020ko uztailaren 13a
16:43
Entzun

Agerraldi berriak ez izateko, erakundeak eskatu du herritarrei berriro ere gomendatzeko maskarak erabiltzea. Derrigortasunik ez den arren, adierazi du erabilera indartu beharra dagoela, batez ere ekitaldietan, segurtasun neurriak zorroztasun handiagoz bermatzeko.

Nafarroako Gobernua, berriz, aztertzen ari da maskararen erabilera derrigortzea. Aste honetan, berriro aztertuko ditu arauak, segurtasun distantzia bermatzen den kasuetan ere maskara nahitaez erabili behar izateko. Halaber, iragarri du neurriak zorroztu daitezkeela.

Normaltasun berrian maskararen erabilera nahitaezkoa da leku itxietan, eta baita segurtasun distantzia mantentzen ez den egoeretan ere, baina gainerakoetan maskara erabiltzea aholkatzen da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.