Politika

Eugenio Etxebestek Espainiako polizia indarrei leporatu die Perturren desagerpena

2008ko azaroaren 4a
14:26
Entzun
Eugenio Etxebeste ETAko kide ohiaren ustez, Espainiako polizia indarrak izan ziren Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur-en desagerpenaren erantzule nagusiak. ETA politiko-militarreko kidea zen Pertur, eta 1976ko uztailaren 23an desagertu zen, Lapurdin. Orain, haren gurasoek aurkeztutako kereilari erantzunez, ikerketa abiatu du Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta gaur Etxebeste izan da deklaratzen, Madrilen.

"Perturri gertatu zitzaiona, orduan ETA politiko-militarrean zegoen kide esanguratsu orori gerta ziezaiokeen", esan die Etxebestek kazetariei, auzitegiaren atarian. "Izan ere, ETAren eta Espainiako inteligentzia zerbitzuen arteko garai haiek ankerrak ziren. Pertur desagertuta, tiro batekin bi txori hil zituzten Espainiako inteligentzia zerbitzuek: une hartako eztabaida politikoan pertsona garrantzitsua zen Pertur eta, bestetik, erakunde barruan desadostasuna zabaldu zuten desagerpenaz, hori gure arteko aferen ondorio izan zela susmoa zabalduz bezala. Estatuak beti edozein arma erabili izan du guk herri bezala dugun estrategia desegiten saiatzeko".

ETAko buruzagi politikotzat jo izan dute Etxebeste, eta 2004an irten zuen kartzelatik.

Atzo Juan Jose Gurrutxaga ETAko kide izandakoak Bereziak taldeari leporatu zion Perturren desagerpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.