Euren kexak entzunarazi dituzte suhiltzaileek
Gipuzkoako suhiltzaileek protesta egin zuten atzo Martin Ugalde Parkean. Aldundiak ezarritako lan baldintzak direla eta, ia bi urte daramate protestan. Besteak beste, suhiltzaile buruek kexu dira jarraian egin behar duten lan orduen kopurua handitu dietelako (168 ordu). Arartekoarekin izan ziren urtarrilean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu