euskal presoak

Euri Albisu libre geldituko da, bermea ordainduta

Ekain Mendizabal aske gelditu zen atzo, Espainiaratu ostean

2011ko uztailaren 1a
13:04
Entzun

Euri Albisu euskal presoa libre geldituko dela jakinarazi du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Hamar mila euroko bermea ordainduko du Albisuk aske geratzeko.

Guardia Zibilak atxilotu zuen, 2010eko otsailaren 15ean. Atxiloaldian torturak jaso zituela salatu zuen Albisuk. Besteak beste, Soto del Real, Estremera eta Mansilla Espainiako espetxeetan eduki dute preso.

Ekain Mendizabal libre gelditu zen atzo, Espainiaratu ostean

Ekain Mendizabal euskal presoa libre gelditu zen atzo, Frantziak Espainiaratu ostean. 2006ko azaroaren 29an atxilotu zuen Frantziako Poliziak eta atzo bete zuen sei urteko espetxe zigorra. Frantziak Espainiaratu egin zuen eta orduan geratu zen aske, Madrilen, Barajasko aireportuan. Atzo bertan egin zioten Ordizian lehen harrera.

Azken egunak gose greban eman ditu, kanporatua eta atxilotua izateko arriskuaren aurrean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.