Euri jasak direla-eta, erreka batek baino gehiagok gainez egin du; esate baterako, Bizkaian, Mungian, errekako ura bidetik atera da. Dena den,Urumea ibaiaren arroan sortu dituzte arazo handienak: Arano, Astigarraga zein Hernanin uholdeak izan dituzte, eta inguruko zenbait errepide moztuta daude. Ergobia auzoa eta Astigarra artean jasan dituzte ondorio txarrenak; une batean, hango bizilagunak beren etxeetatik atera behar izan dituzte. Dena den, pixkanaka, egoerak hobera egin du.
Lubiziak ere izan dira. Gipuzkoan, Deba eta Getaria arteko errepidea moztuta egon da lurra erori delako, eta, Nafarroan, arazo bertsuak izan dituzte Etxalarko bidean, Beratik Lizuniaga bitartekoan, eta Urdazubin.
Euri jasen ondorioz istripu larri bat ere izan da bart. Goizaldeko ordubatak inguruan lau autok elkar jo dute N-240 errepidean, eta gazte bat hil da. Era berean, Arbizuko emakumezko bat Iruñeko erietxe batera eraman behar izan dute ezbehar berean zauritu delako.
Eguraldia
Euri jasek uholdeak eragin dituzte Urumearen arroan
Azken orduotako euri zaparrada handiek arazoak sortu dituzte Euskal Herriko hainbat lekutan. Gipuzkoan, Urumea ibaia bere bidetik atera da Hernani eta Astigarraga inguruan, eta uholdeak eragin ditu. Bizkaian, Mungiako errekak gainez egin du. Uholdeez gain, lubiziak izan dira beste zenbait puntutan, esaterako, Deba eta Getaria artean (Gipuzkoa), eta Beratik Lizuniagarako bidean (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu