Sound System -akAnoetatik Alderdi Ederrerainoko bidea egin du autodeterminazio eskubidea jai giroan aldarrikatuz.
Segizioa irekitzen, autoderminazioari buruzko erreferenduma irudikatzeko erabili duten urna erraldoi bat eraman dute kamio baten gainean. Espainola, frantsesa, euskalduna. Zeuk aukeratu jartzen zuen urna horretan. Atzetik, kamioi handiago bat eszenatoki handi batekin, eta han gainean, txandaka, ekimenean parte hartu duten musikari eta bertsolariak beren emanaldiak eskaintzen.
Ondoren, beste kamioi bat DJekin, eta, azkenik, laugarren kamioi bat Kukubiltxoko antzerkilariekin. Eta horren guztiaren inguruan, jende asko, musikariek ezarritako erritmoan dantzan, eta, halaber, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen. Politika munduko aurpegi ezagunak ere bai tartean; hala nola, Joseba Permach Batasunekoa, Joxe Iriarte 'Bikila' Zutikekoa, Aintzane Ezenarro Aralarrekoa, Mertxe Colina ABkoa, eta Rafa Diez LABeko buruzagia.
Segizio bitxi horrek Donostia erdialdeko kale nagusiak zeharkatu ditu, jai giroan.
Zuzen Ekintza Taldeko kideek azaldu dutenez, Sound System -aren bidez, "modu ezberdin batean"aldarrikatu nahi dute autodeterminazio eskubidea. Hain justu, autodeterminazio eskubidea, presoen eskubideak eta hizkuntz eskubideak ekintza zuzenaren bidez aldarrikatzeko sortu zen Zuzen Ekintza Taldea.
Politika
Euria egin arren, jai giroa izan da nagusi autodeterminazioaren aldeko 'Sound System'-ean
Arratsaldeko 17:00ak aldera abiatu da Zuzen Ekintza Taldeak autodeterminazio eskubidea aldakarritzeko antolatutako `Sound System'-a Donostiako Anoetako kirolgunetik. Une batzuetan euria gogotik eginagatik, horrek ez du partehartzaileen animoa kikildu, eta jai giroan igaro dituzte Donostiako kale nagusiak. Besteak beste, Fermin Muguruzak, Alaitz eta Maiderrek, Selektah Kolektiboak, Kukubiltxo antzerki taldeak eta Maialen Lujanbio zein Sustrai Colina bertsolariek parte hartu dute ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu