Interes aldakorreko mailegu gehienetan ordaindu beharrekoa kalkulatzeko erabiltzen den Euribor indizea jaitsi egin da, 2 urtean lehendabiziko aldiz. Urrian %4,64an finkatu da, eta %4,72koa zen irailean.
Euriborra zenbat eta gorago, eta mailegua orduan eta garestiago, eta azken hilabeteetako joera etengabe garestitzea izan da: %3,71n zegoen iazko abuztuan, %4,10ean aurtengo martxoan, eta %4,50ean uda hasieran, eta arestian aipatu bezala, %%4,72 iritsi zuen uda amaieran.
Goranzko joera hori hautsi, eta behera egin du oraingoan. Gainera, adituek uste dute hurrengo hilabeteetan ere behera egingo duela zertxobait. Hala ere, jaitsiera honek ez du esan nahi mailegu hipotekarioak bat-batean merketuko direnik. Izan ere, mailegu gehienak urtean behin edo sei hilabetean behin berrikusten dira, eta epe horietan aplikatzen dituzte bankuek Euribor berriaren araberako prezioak.
Ekonomia
Euriborra jaitsi egin da 2 urtean aurreneko aldiz
%4,64an finkatu da urrian interes aldakorreko mailegu gehienetan erreferente gisa erabiltzen den indizea. %4,72an zegoen irailean, eta 2 urtean jaisten den aurreneko aldia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu