Euroagindua gaitzetsi dute Ipar Euskal Herriko elkarretaratzeetan

2011ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Atzo elkarretaratzeak egin zituzten Ipar Euskal Herriko hainbat herritan, Daniel Dergi preso ohiaren aurkako euroagindua salatzeko. 55 pertsona bildu ziren Ziburun, 30 Hazparnen, 30 Senperen, 50 Baionan eta bertze 50 Donibane Garazin. Bertze zenbait herritan ere elkarretaratzeak egin ziren. Bestalde, uztailaren 27an elkarretaratze bat burutuko da Agenen, han epaituko baitute Daniel Dergi. Autobusak goizeko seietan abiatuko dira Baionatik, eta 05:30ean Donibane Garazitik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.