AUZITEGIAK

Euroagindua jakinarazi, eta kontrol judiziala jarri diote Emili Martini

Heldu den asteartean aztertuko dute, Paueko Auzitegian, Emili Martinen kontrako euroagindu eskaera. Herrira-ko arduradun izateagatik epaitu nahi dute Auzitegi Nazionalean.

Emili Martin. BOB EDME
Ekhi Erremundegi Beloki.
2016ko urriaren 6a
15:30
Entzun

Lau kargu leporatzen dizkiote Martini: talde terroristako kide izatea, talde terrorista batekin kolaboratzea, terrorismoaren apologia egitea eta Herrira-ren jarduera eteteko neurri prebentiboa urratzea. Halaber, Martinek adierazi duenaz “oso lausoa da” Espainiatik iritsitako euroagindu eskaera. Herrira-ren dinamizatzaile gisa aurkezten dute, presondegietako frontearen aginduak materializatzearen ardura zeukala nabarmenduta. Horrekin batera, Herrira-k Baionan zuen egoitzan egindako bilkurak eta euskal presoei egindako ongietorriak aipatzen dituzte, “zehaztasunik gabe”, Martinen hitzetan.

Kontrol judiziala ezarri diote Martini; ezin da Pirinio Atlantikoetako departamendutik atera, eta astero sinatu beharko du Donibane Garaziko jendarmerian. Heldu den asteartean, 10:30ean aztertuko dute haren kontrako euroagindua Paueko Auzitegian. Astelehenean, urriaren 10ean, elkarretaratzea eginen dute Baionako suprefetura aitzinean, 18:30ean, euroagindu eskaera salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.