EAk, Aralarrek, Sortuk, Alternatibak, ELAk, LABek, ESK-k, EILASek, Ikasle Abertzaleek, ESAITek, Lau Haizetara Gogoan-ek, Sare Antifaxistak, Herrira-k, Etxerat-ek eta GITEk deitu dute gaur eguerdian Bilbon egin duten ellkarretaratzera.
Gaur jakinaraziko du Paueko auzitegiak Jokin Aranalde eta Aitor Zubillaga iheslariak Espainiaratuko ote dituen. Horren harira prestatu dute gaurko protesta. Errepresioa bukatu, bake prozesua aurrera lelopean elkartu dira Frantziako kontsulatuaren aurrean.
Gainera, dei egin dute datorren larunbatean Baionan egingo duten manifestaziora joatera. Ekain amaieran Ipar Euskal Herrian izandako atxiloketak gaitzesteko antolatu dute Baionako martxa. Errepresioa bukatu, bake prozesua orain lelopean eginen den protesta 16:00etarik aitzina, Euskaldunen plazatik haste. Hamarnaka eragile politiko eta sozialek dute hitzorduarekin bat egin.