Euroaren beste marka historiko bat
Euroguneko txanponak 1,3684 dolarretako balioa lortu zuen atzo goizeko saioan
Atzo goizeko saioan euroak 1,3684 dolarretako balio lortu zuen, inoiz bilete berdearen aldean izan duen balio handiena. Arratsaldean behera egin zuen euroguneko diruaren balioak, AEBetako kontsumo prezioen indizea %2,2ra igo zela jakin ostean. EBZ Europako Banku Zentralak 1,3643 dolarretan ezarri zuen, azkenean, diruaren aldaketa prezioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu