Ekonomia

Euroguneko hazkunde aurreikuspena murriztu du berriz Europako Batzordeak

Aurtengo hazkundea %1,7koa izango dela uste du orain, otsailean %1,8ko aurreikuspena egin bazuen ere. Finantzetako krisiak, AEBetako ekonomiaren atzeraldiak eta lehengaien garestitzeak eragingo dute moteltzean.

2008ko apirilaren 28a
12:23
Entzun
Euroguneko ekonomiaren nondik norakoei buruzko aurreikuspen okerragoak egin ditu orain Europako Batzordeak joan den otsailean baino. Moteltzea iragarri zuen orduan, euroguneko hazkunde ekonomikoa iazko %2,6 baino dezente txikiagoa, %1,8koa, izango zela aurten.

Aurreikuspen txar horiek zuzendu ditu orain Batzordeak, baina onera egin ordez, okerragora egiteko: 2008an hazkundea %1,7koa izango dela dio orain -otsailean baino dezima bat txikiagoa-, eta %1,5era jaitsiko dela 2009an. Murrizte horretan hiru faktorek eragiten dute Batzordaren arabera, finantza krisiak, AEBetako ekonomiaren atzeraldiak eta lehengaien garestitzeak.

Ildo horretatik, Europako Batzordea kezkatuta dago inflazioarekin. Martxoan goia jo zuen eta %3,6ean kokatu zen; hala ere, beheranzko joera hartu duela uste du, eta 2008koa, urte amaieran, %3,2koa izango dela -hala ere, 2007ko %2,1ekoa baino puntu bat handiagoa-. 2009an %2,2ra murriztea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.