Europa, Amerika eta Afrikara begira 36.000 metroko altueratik

2011ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
2010eko abenduaren 29an egin zuen espaziorako bidea Hispasat 1E sateliteak. Guyana Frantsesean hasi zuen bidea, Ariane jaurtigailuaren barruan, Lurretik 36.000 metrora heldu zen arte. Satelitea egin eta bertara bidaltzeko, 200 milioi euroko inbertsioa egin zuen Hispasat enpresak, eta hamabost urtez han egongo da Amerika, Europa eta Afrikako iparraldeko herrialdeei zerbitzua emanez.

Internet edo telefono bidezko konexioak ahalbidetzeaz gain Amerika eta Europa arteko konexioetan zubi lana egingo duela jakinarazi dute. Horrez gain, etorkizuneko ikus-entzunezko zenbait zerbitzu hartuko ditu, Hispasatek azaldutakoaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.