Europako Batzordeak "neurriak hartzeko beharra" aztertuko du euskal presoen zigorrak batzeari buruz. Espainiak, 7/2014 lege organikoarekin, presoek Frantzian betetako kartzela urteak aintzat hartzea saihestu zuen, Europako 2008/675 erabaki markoak hala agindu arren.
EH Bilduk apirilean galdera bat egin zion Europako Batzordeari, eta hark asteartean eman zion erantzuna. Besteak beste, Vera Jaourova komisarioak emandako erantzunaren bidez jakin dute lege hura indarrean sartu eta urte eta erdira eman ziola informazioa Espainiak Europari, aurtengo apirilean. Hain justu, EH Bilduko parlamentari Josu Juaristik galdera egin eta lau egunera.
Sareren arabera, Europako erabaki markoa aintzat hartuta, zazpi euskal presok kalean behar lukete gaur egun. Hori dela eta, zazpi preso horiek auzitara jo dutela jakinarazi zuen abuztuaren 12an.