CIA-ren hegaldiak

Europako 14 herrialde CIAren hegaldi sekretuen sarean nahastuta zeudela dio Europako Kontseiluaren txostenak

Europako Giza Eskubideen Kontseiluko ikertzailea Dick Martyk, AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentralaren (CIA) ustezko atxiloketa eta hegaldiak ikertzen aritu da. Gaur plazaratu duen ikerketa txostenaren arabera, Europako Kontseiluko 14 herrialde egon dira nahastuta isilpeko atxiloketa eta hegaldi horien sarean.

2006ko ekainaren 7a
19:02
Entzun
Dick Marty legebiltzarkide suitzarrak gaur azaldu duenez, modu aktiboan edo pasiboan Europako Kontseiluko 14 herrialde nahastuta egon dira CIAk antolatuta ustezko ekintzaileak ezkutuko kartzeletara eramateko mundu osoan zabaldu zen "armiarma sare" erraldoian.

Joan den abenduan, Europako Kontseiluko Legebilzarraren eskariz CIAren ustezko hegaldi sekretuak eta Europan egon zitezkeen ezkutuko espetxeen gaia ikertzen hasi zen Marty. Egia argitzeko beste urrats bat besterik ez dela azaldu du suitzarrak baina pixkanaka egia plazaratzen hasi dela adierazi du.

Gaur aurkeztu duen txostenean Europako Giza Eskubideen Kontseiluko ikertzaileak ez du "inplikazio" hitza erabili nahi izan. Azpimarratu duenez, txosten hori ez da salaketa bat eta horregatik erabili ditu parte hartze "aktiboa edo pasibo" kontzeptuak.

Martyren hitzetan Errumanian eta Polonian espetxe sekretuak egon zirelako susmoa dago. Dagoeneko ezagunak diren Guantanamoko, Kabuleko eta Bagdadeko espetxeekin batera. Txostena burutu dutenek, osatu duten "armiarma sarean" Espainia, Alemania, Zipre eta Turkia agertzen dira, besteak beste. Lau horiek Europan egiten ziren isilpeko hegaldientzako "plataforma" izan zirela zehazten du ikerketak.

Bestalde, Irlanda, Erresuma Batua, Portugal, Grezia eta Italia ere aipatzen ditu. Hauek, ustezko ekintzaileak batetik bestera eramateko "legez kanpoko" hegaldi horientzat, "eskala" egiteko lekuak zirela dio txostenak. Era berean, Suitzan, Mazedonian eta Bosnian "unean uneko ontziratzeak" izan zirela azaldu du Martyk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.