Behi haragi gisa saltzen diren produktuak eta zaldi haragia daramatenak atzeman ahal izateko erabaki du EBk kontrol gehiago ezartzea.
Gainera, hiltegietako zaldi haragiak fenilbutazonaren zantzuak ote dituen ikertzeko azterketak egitea ere babestu dute 27 herrialdeek. Fenilbutazona gizakiarentzat kaltegarria den substantzia bat da.
Erabakia elikagaien arloaz arduratzen den batzorde berezi batek hartu du; 27 herrialdeetako adituek osatzen dute.