Europako Batasuneko Barne komisarioarekin bildu da Rodolfo Ares

2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua Cecilia Malsmtrom Europako Batasuneko Barne Gaietarako komisarioarekin bildu zen atzo Bruselan. ETAren jardun armatuaren amaierariburuz eta aurrera begirako urratsen inguruan aritu ziren hizketan bi agintariak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, ETAren ekintzak eta mehatxuak amaitu egin direla jakinarazi dio Aresek Malmstromi. Hala ere, esan dio Ertzaintzak lanean jarraituko duela «ETA behin betiko desagertu arte» eta «argitu gabe dauden gertaerak epailearen esku jarri arte». Biktimen inguruan Jaurlaritzak hasitako proiektuen berri ere eman dio Aresek Malmstromi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.