Europako Batzordea, Eskoziaz: "Erresuma Batuko barne gaia da; ez dugu ezer esateko"

2013ko azaroaren 26a
15:31
Entzun

Alex Salmondek Eskozia estatu independente izateko aurkeztutako Liburu Zuriaren inguruan mintzatu da Oliver Bailly Europako Batzordeko bozeramailea, nahiz eta ez duen iritzirik eman nahi izan Eskoziaren balizko independentziaren inguruan.

"Ez dugu ezer esateko, txostena ez baita Europako Batasuneko erakundeei zuzentzen. Erresuma Batuko barne gaia da", esan du Baillyk, eta gaineratu du: "Estatu kide bateko erregio batek estatu kidea uzteko abiatutako edozein prozesuk eragina du hitzarmenean, baina soilik hitz egingo dugu estatu kideak agertoki legal zehatz bat helarazten digunean. Gainerakoa espekulatzea izango litzateke".

Estatu batek Europako Batasuneko kide izateko egin behar dituen urratsak zehaztuta daudela oroitarazi du Baillyk: "Gure posizioa ezaguna da eta ez da aldatu".

Zergak igotzera behartuta

Danny Alexander Erresuma Batuko Altxorreko Estatu idazkariak, bestalde, nabarmendu du Eskozia independenteak zergak igo beharko lituzkeela halabeharrez.

50 urtez Eskozia ekonomikoki bideragarri izateko, herrialde berriak zergak igo eta gastua murriztu beharko luke, Alexanderrek Zerga Ikerketen Institutuaren txosten bat aipatuz esan duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.