Europako Batzordeak su etenak zabaldu duen itxaropen aroa azpimarratu du eta prozesuaren epeak ezartzea Espainiako Gobernuaren lana dela esan du Durao Barroso Batzordeko presidenteak. "Itxaropen handiko une da eta Batzordetik arreta handiz jarraituko du gertakerien bilakaera". Barrosok Europako Legebiltzarrak Bruselan duen egoitzan egin ditu ETAren erabakiaren gaineko adierazpenak. Bertan izan da Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea eta Durao Barrosok babes osoa eskaini dio.
Durao Barrosok ez du adierazpen gehiego egin nahi izan Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearekin aurrez aurre hitz egin arte.
ETA-REN SU-ETENA/ERREAKZIOAK
Europako Batzordeak "arreta handiz jarraituko du" su-etenaren osteko gertakarien bilakaera
Jose Manuel Dura Barroso Europako Batzordeko presidenteak ETAren su-eten erabakiaren ostean "itxaropen handiko unea" bizi dela azpimarratu du. Gaineratu du Europako Batzordeak "arreta handiz" jarraituko duela su-etenaren osteako gertakarien bilakaera. Hala ere, Barrosok zehaztu duenez, "demokratikoki hautatutako Espainiako agintariek diseinatu behar dute etorkizuneko prozesuaren norabidea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu