Torturen zigorren harira, Espainia iker dezala eskatu dio Europako Batzordeari EAJko europarlamentari Izaskun Bilbaok. Torturengatik ez ezik, presoei Europako Batasuneko beste herrialdeetan betetako espetxealdia kontuan ez hartzeagatik ere eskatu du Espainia ikertzea. "Espainiak ebazpen bat baino gehiago jaso du Europatik tortura salaketak ez ikertzeagatik, eta Nazio Batuen Erakundearen abisu bat ere badago". Bilbaoren arabera, Espainiaren jarrera ez da bateragarria Europako Oinarrizko Giza Eskubideen itunarekin.
Europako Batzordeak Espainia iker dezala nahi du EAJk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu