Arrantza

Europako Batzordeak ez du murriztu Bizkaiko Golkoko antxoa harrapaketa kuota

Bizkaiko Golkoan harrapa daitekeen antxoa kopurua ez murriztea erabaki du Europako Batzordeak; horrenbestez, iaz bezalaxe, 33.000 tonatan ezarri du espezie hori arrantzatzeko gehieneko kuota. Negoziazio luzeen ondoren, EB Europako Batasuneko Arrantza Ministroek kuoten inguruko akordioa lortu dute gaur. Alemaniak eta Suediak baino ez dute bozkatu hitzarmenaren aurka, eta Grezia abstenitu egin da.

2003ko abenduaren 19a
15:06
Entzun
Bizkaiko Golkoko antxoa harrapaketak iazko 33.000 tonatik 11.000ra murriztea zen proposamenetako bat; hau da, %79ko gutxitzea. Ekimen horrek, ordea, ez du aurrera egin, eta iazko kuota bera izango du aurten Bizkaiko Golkoko antxoak: hain justu, aipatutako 33.000 tona horietakoa.

Galtzeko arrisku handiena duten espezieak —iparraldeko legatza eta bakailaoa— berreskuratzeko planak, berriz, ia ahobatez onartu ditute EBko Arrantza ministroek; soil-soilik Belgika abstenitu egin da. Iparraldeko legatzari dagokionez, esaterako, Franz Fischler Europako Batzordeko Arrantza komisarioa uste baino eskuzabalagoa izan da, 39.100 tonatan ezarri baitu kuota orokorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.