Europako Batzordeak ziurtatu du atzemandako zaldi haragia ez dela osasunarentzat "arriskutsua"

2013ko otsailaren 11
17:55
Entzun

Europako Batzordeak dio aurrez prestatutako jaki izoztuetan atzemandako zaldi haragiarena "etiketa okerren arazoa" dela, eta ez "osasunerako arriskua".

Frederic Vincent EBko bozeramaileak adierazi du Europako Batasunak soilik osasunerako arrisku bat dagoenean esku hartu dezakeela, 2011ko udan E-coli bakterioaren kasuan bezala —4.000 kutsatze eta 46 hildako izan ziren Alemanian eta Frantzian—.

Horrekin batera, argitu du herrialdeei dagokiela frogatzea produktu batek legedia betetzen duen edo arrisku bat ekar dezakeen.

Azken egunetan Findus markako hainbat produktu kendu dituzte merkatutik Frantzian, Erresuma Batuan eta Suedian, behi haragiaren ordez zaldi haragia saltzen zutela frogatu ondoren.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.