Bi erakunde horietako begiraleen arabera, Errusiako Hauteskundeetako Batzorde Zentralak "profesionaltasun" handiz jardun du, eta ikuspuntu teknikotik bozak behar bezala egiteko prozedura guztiak errespetatu dira. Hala ere, begirale horiek zalantza handiak agertu dituzte hauteskunde hauen gardentasunaren inguruan. Izan ere, baliabide administratiboak eta hedabideak Putinen Errusia Batuaren alde erabili direla ebatzi dute Europako begiraleek, eta, ondorioz, hautesle askok ezintasun handia sentitu dutela. "Hauteskunde prozesua, oro har, kontuan hartuta, zoritxarrez, Errusian demokraziak atzera egin duela iruditu zaigu", agertu dute.
Emaitzei dagokiela, Putinen Errusia Batua arazo handirik gabe nagusitu da. Era berean, Zhirinovskyren eskuin muturra eta Alderdi Komunista bigarren indarra izateko lehian dira. Galtzaile handiak, berriz, bi alderdi liberalak izan dira, orain arteko kontaketaren arabera, ez baitute Legebiltzarrean ordezkaritza izateko beharrezkoa den botoen %5 iritsi.
Legebiltzarrerako hauteskundeak Errusian
Europako begiraleek auzitan jarri dute Errusiako bozen gardentasuna
Botoen %90 zenbatuta, Vladimir Putin Errusiako presidentearen Errusia Batua da garaile Legebiltzarrerako bozetan. Emaitza ofizialen arabera, Errusia Batuak botoen %37 eskuratu ditu. Vladimir Zhirinovsky buruzagi ultraeskuindarraren alderdia eta Alderdi Komunista, berriz, bigarren lekua eskuratzeko lehian dira. Nolanahi ere, OSCE Europako Segurtasun eta Elkarlanerako Erakundeak eta Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioak bidalitako begiraleek, zalantzan jarri dute hauteskundeon gardentasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu