Europako espetxeek %99,5ean dute okupazioa, eta erdiek jende gehiegi daukate, Europako Kontseiluak ateratako txostenean ondorioztatu dutenez. 1.825.356 preso zeuden 2011n.
Presoen %17,5 drogen auziengatik daude espetxean, eta beste horrenbeste, lapurretagatik; %12 lapurreta larriengatik, eta %12 hilketengatik ere. Preso tipoa 22 urteko gizona da —emakumeak presoen %5,3 dira soilik—, eta zigortuen %21 atzerritarrak dira. Datuak jaso zirenean, %21 behin-behineko espetxealdian zeuden, eta %27, zigorraren erabakiaren zain.
Presoen %26 urtebeteko kartzela zigorra baino txikiagoa betetzen ari ziren, eta %14, hamar urte baino gehiagoko kondena.
2011ko datuetan oinarrituta, Lausanako (Suitza) Unibertsitateko Kriminologia eta Zuzenbide Penaleko Institutuak egin du azterketa.