Europako geoparke sarean onartu dute Euskal Kosta
DONOSTIA. Deba, Mutriku eta Zumaiako udalek (Gipuzkoa) sustatu duten Euskal Kosta egitasmoari oniritzia eman dio Europako geoparkeen sareak, eta bere barnean sartzeko onespena eman dio. Grezian bilduta dago egunotan geoparkeen sarea, eta han jakin dute erabakia proiektuaren ordezkariek. Munduko 200 bat ordezkari bildu dira Grezian; haien aurrean aurkeztu dute Gipuzkoako kostako herrion proiektua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu