Europako Hauteskundeak

Europako gizarte politiketan parte hartzea eskatu du Herrien Europa koalizioak

Gizarte politiketan "estatu gabeko nazioek" parte hartzea izan dezaten eskatuko du 'Herrien Europa' koalizioak Europako Hauteskundeetan. Gizarte laguntzetan "Euskadi, Katalunia edo Nafarroak" konpentziak dituztela, eta EBko erabaki guneetan present egon behar dutela uste dute.

2004ko maiatzaren 18a
13:38
Entzun
Herrien Europa koalizioko zerrendan dagoen EAko Mikel Irujok adierazi duenez, Herrien Europa koalizioaren gizarte gaietako lehentasuna "europar guztien bizi maila eta lan egoerak hobetzea" izango da. EB munduko lehen merkatua bilakatu dela egia izan badaiteke ere, 50 milioi europar pobreziaren atarian bizi direla gogorarazi du. Gainera, ordaindu gabeko lan orduei erreparatzeko beharra dagoela dio, eta emakuemak egoera okerragoan daudela gogorarazi.

ERCko gizarte politiken idazkariorde Carme Portadak adierazi duenez, herritarrek "parte hartze zuzena" izan beharko lukete Konstituzio Europarra osatzeko garaian. Europako Batzordea bezalako erakundeen funtzioamendua ez dela "oso demokratikoa" salatu du, eta bertako kideak "behatzarekin" aukeratuak direla esan du, "estatu gabeko nazioei" eraginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.