Politika

Europako hauteskundeetara EH Bilduren barnean aurkeztea erabaki du Alternatibak

Alderdiak jakinarazi duenez, litekeena da datorren urtean egingo diren bozetan koalizioak Euskal Herritik haratagoko hautagaitza batean parte hartzea. Zuzendaritza berritu ere egin du Alternatibak, Bilbon egin duen Nazio Batzarrean.

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2013ko irailaren 28a
18:53
Entzun

2014ko maiatzean egingo diren Europako hauteskundeetan EH Bildu koalizioan aurkeztea erabaki du Alternatibak. Nazio Batzarrean bilduta hartu du erabakia. Parte hartzaileen %78,3k bozetara aurkeztearen aldeko botoa eman dute, eta aurka %4,3k. Aurkezteko erabakia hartu ondoren, batzarraren %73,9k egin dute koalizioan joatearen alde, eta %13k kontra.

Beste berri bat ere jakinarazi du Alternatibak: Litekeena da EH Bildu Euskal Herritik haratago osa daitekeen koalizio zabalago batean aurkeztea Europako hauteskundeetara. EH Bilduk horren berri "datozen hilabeteetan" emango duela azaldu du alderdiak.

Alternatibak zuzendaritza berritu ere egin du batzarrean. Bost emakumek eta lau gizonezkok osatuko dute Koordinakunde Nazional berria: Aitor Miguel Quintanak, Alba Fatuartek, Ane Pagueyk, Ayem Oskozek, Cristina Bereziartuak, Diana Urreak, Jon Lasak, Jorge Segovianok eta Maite Elizondok.

Bestetik, "herritarrak aktibatzera deitu nahi dituen kanpaina" aurkeztu du alderdiak. Jose Saramagoren esaldi bat izango du oinarri kanpainak: Badira bi superpotentzia: Bata kapitalismoa da, bestea zu. Aktibatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.